MUSIKA

Zabalik dago Bilbao Hiria 23. Lehiaketan izena emateko epea

Bilbao Hiria Lehiaketaren 23. edizioan izena emateko epea maiatzaren 1etik 31ra bitartekoa da. Epe horretan pop-rock, metal eta bestelako joeretako taldeek izena eman dezakete lehiaketan parte hartzeko.
Edizio gehienetan sartu dira berrikuntzak, musika-talde hasiberrien lanak bultzatzeko eta zabalkundea emateko. Aurten botoa on line emango da; sari gehiago egongo dira dirutan; lehen bi sari zeuden Metal modalitatean; orain, berriz, hiru. Bestelako Joeretan sari bakarra zegoen eta orain bi egongo dira.

Europako talde guztiek har dezakete parte, baldin eta taldekideen adina 18-35 urtekoa bada. Hala ere, taldearen batez besteko adina ez da 30 urtetik gorakoa izango. Kontratu diskografikoarekin disko bakarra baino ez dezakete eduki eta Bilbao Hiria Lehiaketako modalitateetako batean lehenengo saria aurreko urteetan irabazi gabekoak izango dira. Baldintza horiek betez gero, lehiaketaren web orriaren bidez eman behar da izena. Inprimakia bete eta 3 kanta aurkeztuko dituzte mp3 formatuan, taldearen argazki batekin eta historialarekin.

Talde bakoitza lehiaketaren modalitate batean inskribatuko da. Aurtengo modalitateak hauek dira: pop-rock, metal eta bestelako joerak.
Gero, musikako profesionalek osatutako epaimahaiak lanak entzun eta 40 talde aukeratuko ditu zuzenean jotzeko. Sailkatuen arteko saridunak hiru kontzertutan erabakiko dira.
Sari nagusienak dirutan dira, lehiaketaren modalitate bakoitzeko irabazleen artean banatzekoa. Pop Rockan, lehen saria 5.000 euro; bigarrena, 2.500 euro; hirugarrena, 1.000 euro. Berdin Metal arloan. Bestelako joerak sailean, lehenengo saria 2.700 euro; bigarrena, 1.000 euro.

Informazio guztia lehiaketaren web orrian dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button