ARTEA

Lurraldea, etxea eta identitatea ardatz “Mahaira”, Nafarroako artisten erakusketa ibiltarian

Uholdeak Nafarroako ekimen ibiltariaren aurtengo edizioa martxan da dagoeneko eta Mahaira da aurten, Maria Ozcoidi komisarioak zuzendutako bost artista nafarren erakusketa eta seigarren artista baten zuzeneko ekintzek osatu duten egitarauaren izenburua.

Mahaira erakusketak lurraldea, etxea eta identitatearen inguruan hausnartzen du, “publikoa afera hauen inguruan arakatzera gonbidatuz Nafarroako artisten lanen bidez”, argitu du  Ozcoidi  erakusketa arduradunak. Edizio honetako artista gonbidatuak Amaia Molinet, Maia Villot,  Fermin Jimenez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermin Diez de Ulzurrun izango dira.

Ildo beretik, “Mahaira, trukaketa bat da, mahaiaren inguruan aurki daitezkeen gaiak, esaterako, lurraldea, mugak, lankidetza, ekoizpena, botere harremanak edo gastronomia jorratzen dituzten ikusizko artistekin eta artista eszeniko garaikideekin jorratuz”, gaineratu du.

Nafarroako  arte garaikidea hedatu eta lekuko artistak ekoizpen espaziotik haratago indartu nahi duen ekimen horrek Nafarroako kultura espazio desberdinetan barrena bidaiatuko du. Hala, Agoitz (urriak 4 – 30); Tutera (azaroak 8 – abenduak 8); Altsasu ( urtarrilak 10 – otsailak 2) eta Tafalla (otsailak 7 – matrtxoak 1) bisitatuko ditu ekimen ibiltariak.

Erakusketaren harira, bestetik, bestelako hainbat jarduera ere antolatu dira Bazkalondokoak Bitartekaritza eta Hezkuntza Programarekin. Bertan, herriz herri ondutako egitarauan errepikatuko dituzten ekimen paraleloak eskainiko dira, esaterako, erakusketari buruzko elkarrizketak,  Mahaira hezkuntza baliabide izenburupean hezitzaileekin lan saioak, artistekin tailerrak, edota arte eszenikoen erakustaldiak. Agoizko Kultur Etxea, Tuterako Almirantearen Etxea, Altsasuko Lortia Kultur Gunea eta Tafalla Kulturgunea izango dira Bazkalondokoak hartuko dituzten egoitzak.

Egitarauaren xehetasun guztiak centrohuarte.es web atarian dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu