ARTEA

Montehermoso kulturuneak proiektu artistikoak hautatzeko deialdia egin du

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz. Testu inguru horretan Montehermoso kulturuneak deialdi hau egiten du. 2019ko irailetik 2020ko ekainara bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez hiru proiektu hautatzea du xede deialdi honek.

Honakoak dira xehetasunak: Hiru proiektu artistiko hautatu, eta ikus-entzunezko proiektu bat, gerora, jendaurrean erakusteko asmoz. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz. Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gutxienez 4000 euro emango dira, eta gehienez 6000 euro. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak oro hartuko ditu bere baitan zuzkidura horrek.

Apirilaren 1era artekoa izango da proiektuak aurkezteko epea.Posta elektronikoz aurkeztu beharko dira proiektuak, helbide honetara igorriz: administracion@montehermoso.net

Datu zehatzak deialdian dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button