LITERATURA

Lurra sustraietatik orri

Eako Poesia Egunak hilaren 13, 14 eta 15ean ospatuko dituzte, Lurra sustraietatik orri lemapean. Kostaldeko herrian, ohi bezala, hitzaldi, errezitaldi musikatu, antzerki, dantzaldi, eta poesiarekin bat egiteko gonbitea duzue.

Poesiaren giroan murgiltzeko prest, idazle, eta sortzaile asko hurbilduko dira aurten: Amaia Elizalde, Mizel Théret, Ibai Atutxa, Martin Bidaur, Juanjo Olasagarre, Eneritz Artetxe, Trizak taldea (Jon Piris, Hasier Oleaga, Julen Izarra), Metrokoadroka Sormen Laborategia, Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo, Ane Garcia, Mice (Miren Narbaiza, Ilargi Agirre, Ibai Gogortza, Fernando Neira, Joseba Baleztena), Mari Luz Esteban, eMe (Nora Izagirre, Haritz Harreguy, Rubén Caballero), La Basu,…

Barikuan abiatuko da ekimena, 19:30ean, Amaia Elizaldek Eskolondon egingo duen hitzaldiarekin: Jon Miranderen (H)aur besoetakoa (1959-…), nondik eta nora? Gauean, 22:30ean, Lekeitioak dantzaldi ikusgarria programatu dute Eskolondon.

Larunbatean, hitzaldien eguna izaten da. Hor, Bestelako lurralde, intimitate eta euskal herritarrak egungo literaturan izenekoa egingo du Ibai Atutxa adituak. Errezitaldi bi ere antolatu dituzte. Goizean, Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarre idazleak arituko dira. Eta gauekoan, Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo eta Ane Garcia.

Igandeko hitzaldia, Mari Luz Estebanen eskutik etorriko da: Lurra, animaliak, emakumeak: desokupazio -ariketa 5 ekitalditan. Egun horretan, kontzertuak izango dira protagonista. Goizekoan, eMe eta Oier Guillan bilduko dira, eta arratsaldekoan, La Basuk Ni naiz Izotz Erregina izenekoa eskainiko du.

Horretaz gain, beste letra asko ibiliko dira Ea herrian, handik eta hemendik. Guztiak zertan diren jakiteko: Eako Poesia Egunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button