ARTEA

“Babesik gabe” erakusketa inauguratuko dute gaur Gasteizen

Montehermoso zentroan, Babesik gabe erakusketa inauguratuko dute gaur eta zabalik izango da 2017ko urtarrilaren 16ra arte. Erakusketak errefuxiatuak hartzen dituen kanpin-denda baten itxura dauka, eta erakusketa amaitzen denean, artistek Gobernuz Kanpoko Erakunde bati entregatu nahi diote, benetako errefuxiatu-esparru batera eraman dezan.

Erakusketak bisitarien partaidetza sustatzen du. Hala, egitasmoan parte hartuko duen bisitari orori kamiseta bat edo poltsa bat oparituko diote. Erakusketa, hain justu, “laborategi eremu” gisa proposatu da, bisitariek instalazioan gaiari lotutako mezuak utz dezaten.

 “Erakusketa sustatzeko materiala kamisetak, poltsak eta txanoak dira, guztiak ere erakusketako gaiarekin zerikusia duten esaldiekin eta/edo grafismoarekin errotulatuta. Artistek esaldi horietako batzuk proposatuko dituzte, baina era berean, publikoaren partaidetza eta ekarpenak lortu nahi dira”.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button