ARTEA

Lurra, sua, euria eta denbora artelan bilakaturik

Iruñeko Ziudadelako labeak Juan Gorriti artistaren Araiz Bailaratik Iruñeko Gotorlekura erakusketa hartuko du, martxoaren 29ra arte.

Juan Gorriti Goldazarena Oderitzen jaio zen, Larraunen (Nafarroa) 1942an. Zurgina dela esaten du, baina eskultorea eta margolaria ere bada. Eskulturak, margoek eta grabatuek osatzen dute bere obra. Lurrak, suak, euriak eta denborak bere lanetan parte hartzen dute. Jorge Oteizari eta Remigio Mendibururi esker murgildu zen artearen munduan, eta dagoeneko bere lengoaia propioa sortu du. Egurrarekin egiten du lan, batez ere, eta bere obrak  makina bat tokitan erakutsi dira: Paris, Bartzelona, Madril, Alemania eta Galesen, besteak beste.

Araiz Bailaratik Iruñeko Gotorlekura erakusketa joan den urtean erakutsi zuen, “Araitz bailarako aireak, haizeak, euri langarrak, udako beroak eta euri ondorengo lur lurrunduak” laztandutako piezak dira aurkezten direnak. Lurra esnatzeko dei gisara, Gotorlekuko kanpoaldean burutu da instalazio garrantzitsuena.

“Cromlech handiak ehundik gorako zurezko pieza landuak ditu, denak desberdinak baina osotasun orekatu bat adierazten dute. Inguruan daude Gorritik egin duen sormen prozesutik jaiotako sorgin edota pertsonaiak: orain dela milaka urte bizi izan ziren gizaki haien itxuraz galdezka hasi zen egunaren emaitza gisa, betizu urdina lekuko lanetan kokaturik.(…) Cromlechak geure pentsamendu barne-barnekoetara garamatza. Uki ditzakegu piezak eta zur landuak dituen zuloetatik eskuak eta begirada pasa nahi badugu. Zirkulu barrutik edota kanpotik ikus dezakegu inguratzen gaituena, askatasunez bertan eta bertatik zehar mugituz, geuk erabakiz sortutakoaren aurrean, non kokatu eta nola izan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu