IKUS-ENTZUN

“Lumière! L’aventure Commence” dokumentala pantailaratuko du gaur Fas zineklubak

Fas zineklubak Lumière! L’aventure Commence (Thierry Frémaux, 2016, Frantzia) izenburuko dokumentala aurkeztuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean ondutako emanaldia da.

Lumière anaiek zinematografoa asmatu zuten 1895ean. Bada, filmak bi anaiek filmatutako eta berritutako 108 lan biltzen ditu. Hala, dokumentala bidaia bat da, ikus-entzulea zinearen jatorrira eramango duena. Frantziaren, zazpigarren artearen eta XX. mendean inauguratutako mundu berriaren inguruko begirada berezia da filma.

Fas zineklubaren arabera, “…dokumental honetan Frémauxen ekarpenik handiena Lumière anaien lana zinemaren historiaren eta modernitatearen ikuspegitik beraien lanaren hainbat errekurtso zinemaren beste izar batzuen lanarekin alderatuz islatzea izan da, besteak beste Ozu behe kamera, gerora Griffith asmatuko zituen zenbait plano…”.

Kritikarien aburuz, filma “beharrezkoa eta ederra” da, “bildumaren maisulana”, bai eta “ludikoa, historikoa eta didaktikoa”. Dokumentalaren muntaia, gainera, zinearen antzekoa da: “Omenaldia, berriztapena eta analisia, guztia batera”.

Obraren egilearen harira, Thierry Frémaux Canneseko Zinemaldiaren zuzendaria izan zen 2001az geroztik eta Lyongo Lumiére institutuko zuzendaria da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button