BESTELAKOAK

Bilboko “Gau Irekia” programan, makina bat aktibitate

Sarean Elkarteak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan antolatzen duen gizarte eta kultura jaialdia da Gau Irekia. Bertako aktibitate artistiko-kulturala eta aniztasuna indarrean jarri eta ospatzeko xedez antolatu da jaialdiaren zazpigarren edizioa, abenduaren 15ean.

Aurtengo edizioak kultura parte-hartzailearen aldeko apustua sendotzen du, ekitaldiaren programa, bertako artista zein kolektiboekin batera sortuz, deialdi ireki baten bitartez. Eta horretarako, 50 gunetan ehunka parte-hartzailek 80 aktibitatetik gora jorratuko dituzte, diziplina guztietan: kontzertuak, antzerkia, tailerrak, erakusketak, performance-ak, kaleko artea edo aktibismoa.
Doctor Fleming, Bilbo Zaharra eta Mariaren Bihotza Plazek (azkenengo hau jaialdiaren epizentroa), kontzertuak, antzerkia edo dantza aktibitate ugari jasoko dituzte, goizetik goizaldera arte. Txikientzako ekintzak ere izango dira, Bazen beste behin edo Mari eta gaileta fabrika antzerki-lanak, adibidez.
Musikak  ere bere tokia izango du eta hor egongo dira Novisi Percusión, Bolivia eta Filipinetako dantzak, Oier Etxebarria edo Betto Snay rapeatzilea, Moonshakers, King Burning Sound System, Superacid edo Djs Follow the Party.

Hori eta beste asko Gau Irekian, larunbat honetan, abenduak 15.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button