ESZENA

Lumak, gorputzak eta arimak nahasturik

Galder Perezen testua dakar Lurrin minez obrak. Olatz Gorrotxategik zuzendu du eta Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquez dira aktoreak. Joseba B Lenoir musikariak ere soinua jarri dio. Lan honek Café Bar Bilbao 2018 Saria jaso zuen, euskarazko gidoirik onenaren atalean, eta gaur, martxoaren 6an, bere aurrestreinaldiaz gozatu ahal izango duzue, 20:00etan. Loraldia eta Zinegoak jaialdien arteko ekoizpen hori La Fundicion aretoan izango da.

Obrak hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala proposatu nahi du. Daviden erreinua izeneko gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Eguberri gauean gertatutako koktel honetan, desirak eta beldurra, alkohola eta pasioa, egonezina eta beharrizanak, lumak, gorputzak eta arimak nahastuko dira.

Antzezlan honetan botere harremanez, biolentzia intrageneroaz, maitasun erromantikoaz eta beste hainbat kontuz hausnartzeko bazka luzatuko zaizue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button