Nontzeberri

Lukiek, Kaskezur eta Pajaro1 Pajaro 2, Gasteizko Parral tabernan

Gasteizko Parral tabernak ondu ohi duen Astemartes kulturalak egitarauaren baitan, lau kontzertu egingo dira maiatzean; besteak beste, Lukiek, Kaskezur eta Pajaro1 Pajaro 2 taldeak igaroko dira Parraletik datorren hilean.

Mungiako Lukiek taldeak maiatzaren 8an joko du. Belako taldeko abeslari eta gitarra jotzaile Josuren egitasmo rockzalea da Lukiek; hirukoteak, hain justu, Strokes, Nirvana eta The Clash taldeetatik edaten du. Ondoko bi musikariekin osatzen da hirukotea: Antton Goikoetxea (Leun) eta Christian Rodriguez (All I Need eta Shinova taldeetan aritutako musikaria). Soinu gordina eta sendoa jotzen dute mungiarrek, askotariko errepertorioarekin, euskaraz eta grunge jarrerarekin.

Baztango Kaskezur, halaber, maiatzaren 15ean joko du. Nafarrek Azpisugeak diskoa aurkeztuko dute, zeinak oso harrera ona izan zuen hala kritika espezializatuaren artean nola zaleen artean. Oraintsu disko horren LP bertsioa argitaratu dute.

Gasteizko Pajaro 1 Pajaro 2 bikotea maiatzaren 22an izango da Parraleko agertokian, eta Earth 01 Moon 07 izenburuko bigarren lana aurkeztuko du. David Madinabeitiak eta Alvaro Larroryk Bartzelonako Artspace estudioetan grabatu dute lan berri hori. Diskoa David Solerrek eta Angel Medinak ekoitzi dute, Maria Arnal i Marcel Bagés edo Nico Roig-en lanetan ere parte hartu dute, besteak beste. Hala, grabazioan bildutako hamar kantuetan pop-rock melodiak nagusitzen dira. Melodiak, country-rock zertzeladak eta detaile akustiko zein elektronikoak entzuten dira.

Azkenik, maiatzeko azken kontzertua Tara gasteiztarrek emango dute, hilaren 29an. Bandak rock melodikoa jotzen du.

Exit mobile version