MUSIKA

Lukiek eta Indian Feathers taldeek Donostian joko dute ostegunean

Ostegunean, bi euskal talde gazte arituko dira Donostiako Dabadaba aretoan, Lukiek eta Indian Feathers, 20:30etik aurrera.

Lukiek Mungiako taldea  da, eta Belako taldeko abeslari eta gitarra jotzaile Josuren egitasmo rockzalea da; hirukoteak, hain justu, Strokes, Nirvana eta The Clash taldeetatik edaten du. Ondoko bi musikariekin osatzen da hirukotea: Antton Goikoetxea (Leun) eta Christian Rodriguez (All I Need eta Shinova taldeetan aritutako musikaria). Dabadabaren arabera, soinu gordina eta sendoa jotzen dute mungiarrek, askotariko errepertorioarekin, euskaraz eta grunge jarrerakin.

Bizkaitarrekin batera, Indian Feathers laukote donostiarra arituko da: Luis Suarez (ahotsa, gitarra eta sintetizadorea), Josu Gonzalez (gitarra eta koruak), Josu Vergara (baxua) eta Xabi Elizegi (bateria). Indie-rock estiloa jotzen dute, eta ondoko taldeen diskoak entzuten dituzte: Arctic Monkeys, The Rolling Stones, Belako, Pereza, The Libertines, The Clash, The Sonics, Black Rebel Motorcycle Club, Niña Coyote eta Chico Tornado…

Informazio gehiago: dabadabass.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button