ARTEA

Luis Miguel Gomez eta Koldo Etxebarria artista basauriarrak, saridun

Koldo Etxebarriaren Más allá de las formas izeneko obrak saria jaso du Carsarte VIII. Certamen Nacional de Pintura y Arte digital izenekoan. Ia berrehun artisten artetik, bost obrek jaso dute saria eta horietariko bat euskal artistarena izan da. Beste aldetik, Luis Miguel Gomez saridun suertatu da  XXII. Pintura Catedral de Burgos AXA izeneko sariketan.

Koldo Etxebarria arte ederretan lizentziatua da eta ETBren sail artistikoaren barruan egiten du lan. Bere lanak burutzeko azken generazioko teknologiak erabiltzen ditu. Arterako 3D estiloko aplikazioan ere aditua da, eta arte eta teknologiarekiko hainbat kongresutan eta jaialditan parte hartu du. Bere ikerketa plastikoan antzeman daiteke horrelako planteamendu metafisikoa, Chirico, Rothko eta Oteiza bezalako artistek urratutako bidean, ekialdeko egiturak eta bestelako bide metafisikoak xurgatzen dituena.
Saritutako obra dimentsio metafisikoaz ari da, armonia, maitasuna eta edertasun metafisikoa uztartu nahi dituena. Bere lanetan, isiltasunezko espazioak, arkitekturek zedarrituak, gizairudia biltzen eta babesten dute lasaitasunezko atmosfera batean, non hiriko espazioak blaitzen dituzten argitasunak eta koloreak gizakia eta inguruaren arteko armonia sortzen duten.

Duela urte batzuk, Belleza mas allá de las formas izeneko obrarengatik, Federation Of Canadian Artists deialdian, bigarren saria eman zioten. Eta beste aldetik, Espainian prestigio handia duen Premio Internacional de Pintura Focus-Abengoa 2014 izenekoan ere accesita eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button