Nontzeberri

Luis Gardek Euskadi Literatura Saria irabazi du

Luis Gardek Euskadi Literatura Saria 2016 irabazi du euskarazko literatura atalean, Ehiztariaren isilaldia izeneko lanarengatik.

Ehiztariaren isilaldia lanak 1938. urtean Ezkaba mendian izandako ihesaldia ardatz duen lana da. Argitaletxearen arabera, “batzuetan ironiko eta zenbaitetan azido gertatzen den hausnarketa bat da memoriaren eraikitzeaz eta ahanzturaren suntsipenaz; literaturaz eta botereaz; jazartzaileen eta iruzurgileen isiltasunaz; euskaldunon historiaren iraganaz eta orainaldiaz”.

Luis Garderi emaniko sariaz gain, Xabier Olarrak literatura itzulpenaren atalean jaso du saria Ulises (Igela) eleberria euskarara itzultzeagatik. Beste aldetik, Gabriela Ibarrarentzat izan da gaztelaniazko literaturaren saria, El Comensal (Caballo de Troya) lanarengatik.

Exit mobile version