ARTEA

”Luis Cuartero. Che-ren Boliviako testigua” argazki erakusketa, Photomuseumen

Gaur hasita eta urriaren 29ra bitartean, Ernesto Guevara de la Serna El Che-ren exekuzioaren 50. urteurrena dela eta, Che-Luloide Experience deituriko ikerketa taldeak lau urtez egin duen ikerketaren emaitzaren zati bat, eta horrekin batera, argitaragabeko materiala (publikoak lehen aldiz ikusiko duena) gune honetan erakutsiko du.

Photomuseum aretoak testu honekin hornitu du erakusketa: “2014ko urriaren 11n, Heraldo de Aragón egunkariko 8. orrialdean, honako izenburua zuen albistea argitaratu zen: “Nolatan azaldu ziren Riclan Che-ren zenbait argazki”. Behar bada, Pilarika festen egun handiaren bezpera zenez, uste dut irakurleak ez zirela albisteaz ohartu, baina guretzat une oso garrantzitsua izan zen, honaino ekarri gaituen abenturaren hasiera, hain zuzen ere. Osaba Luisek Boliviatik ekarri zituen argazkiek mundu guztian zirrara eragin zuten eta zera pentsatu genuen, gure ardura zela  balio historiko handiko argazki artxibo hura ikertu eta erakustea. Che-ren Boliviako koloretako mila irudi inguru (1959-1970) dira, haietan bere exekuzioaren inguruan ibilitako aktore nagusiak aurki ditzakegu eta belaunaldi bat markatu zuten urte aztoratu haietako errealitate sozial, politiko edo erlijiosoa erakusten dute argazkiak”.

Ostiralero Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, urriaren 20an, Che-Luloide Experience izeneko hitzaldia ere antolatu da.

Beste aldetik esan behar da informazio historiko oso interesgarria topatuko duzuela Che-Luloide Experience ikerketa taldearen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button