IKUS-ENTZUN

Luis Buñueli buruzko dokumentala proiektatuko du Kresalak

Javier Espada eta Gaizka Urresti zinegileek zuzenduriko El Último Guión. Buñuel en la Memoria dokumentala ikusi ahalko da gaur 19:30etik aurrera Donostiako Arrasate Kultur Aretoan.
Emanaldia Kresala zineklubak hil honetan atondu duen egitarauaren baitan dago. Filmaz gain, Gaizka Urrestik zuzenduriko Labur Un dios que ya no ampara (2010) film laburra ere proiektatuko dute.

Luis Buñuel zinegilearen gaineko filma Jean Claude Carrière Buñuelekin lan egin zuen gidoilariaren eta lagunaren eta Juan Luis Buñuel bere semearen testigantzetan eraikita dago. Buñuelek berak idatzitako Mi último suspiro liburua ere ardatza da kontakizunean.

Filma bidaia moduan kontatuta dago, eta zinegile espainiarrak hainbat herrialdetan bizitakoak kontatzen dira, tartean, Calandan, bere jaioterria, Zaragozan, Parisen, New Yorken,Los Angelesen eta Mexikon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button