BESTELAKOAK

“LP bat poema” Bilbon, Mikel Elorzaren eskutik

Bilboko Modesto tabernan egiten den Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenera Mikel Elorza idazlea hurbilduko da ekainaren 4an, 19:30ean: bere kantu kutunetan oinarritutako LP bat poema hitzaldi musikatua eskainiko du.

Musikaren bitartez hasi zen poesia maitatzen Elorza. Hala, hitzaldian musika eta poesia uztartuko ditu, musikatik poesiara egindako bide hori azaltzeko

Goizalde Landabasok ondokoa esan digu Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenera harira: “Erakutsi nahi genuela kulturak izan dezakeelako espazioa kulturgune ohikoetatik kanpo, izan dezakeela tokirik zero aurrekontuarekin. Eta batez ere berreskuratu gura genuen sortzailearekin hurbil-hurbilean egoteko aukera. Bilbon aspaldi ez direlako horrelako gauzak egiten. Badaude egitarau ofizialak eta ofiziosoak, baina bide batzuetatik kanpo ez dago ezebez. Eta horixe da Txokolatea eta Bizkotxoak sortzearen arrazoietako bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button