IKUS-ENTZUN

Ikusezin dena filmatzea

Datorren hilean, Donostian gauzatuko den Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Isaki Lacuestak eta Juan Aizpitartek Ikusezin dena filmatzea. Zinea, artea eta adierazpen askatasuna tailerra emango dute apirilaren 24tik 26ra.

Tailerrak hiru egun iraungo ditu, Zinemaldiaren X. edizioan programatutako jardueren barruan, eta artearen eta honek sortzen duen askatasuna izango dira bertan tratatuko diren gaiak.

Bertako oharrean irakurri dugunez, “hausnarketa ariketa bat da, tailerrak iraungo dituen hiru egunetan publikoarekin partekatzekoa. Izan ere, tailer hau guztiontzat dago zabalik eta Isaki Lacuestaren Alpha and Again dokumentala eta plastika arloan diharduen Juan Aizpitarte artista donostiarrak Beijingen zuzendutako The Gray Wall saila abiaburutzat hartuta, munduan diren errealitate desberdinak hurbilduko dizkie bertan parte hartzen dutenei”.

Jafar Panahiren eta Mojtaba Mirtahmasben This Is Not a Film filma ere ikusi ahalko da zinemaldiaren programazioan.




Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanetako irakaslea den Itziar Ruiz-Jiménez Arrietak zenbait solasaldi zuzenduko ditu tailerraren osagarri. Berak, mapa bat trazatuko du munduko leku desberdinetan, adierazpen askatasuna zein egoeratan dagoen ikusi ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button