MUSIKA

Lou Topet taldea eta Harkaitz Cano, gaur Donostian

Donostiako Imanol Larzabal Aretoan bilduko dira gaur, 21:00etan, Lou Topet taldea eta Harkaitz Cano Abesti bat gutxiago izeneko proiektuarekin. Lou Topetek eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiago CD-liburua gauzatu dute, hamar artista estatubatuarren euskarazko moldaketak biltzeko eta komentatzeko: Pete Seeger, Woody Guthrie, John Hiatt…

Donostia Kulturaren arabera, “estatubatuar musikarien 10 abesti geureganatzeko, itzultzeko eta bertsiotzeko erronka zail eta ederrari erantzuten dion argitalpena. Lou Topet, Rafa Rueda eta Joserra Senperena aritu dira alde musikalean eta Canok euskaratu ditu hitzak. Liburuak, kantugintzaren inguruko hausnarketak biltzen ditu saio eta kontakizun formatuan, Canok berak jasoak guztiak. John Hiatt, Wilco, Pete Seeger eta Billy Bragg itzuli dituzte besteak beste eta zuzeneko bortitzean aurkeztuko dizkigute abestiok Lugaritz Kultur Etxean Lou Topet eta Harkaitz Canok”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button