MUSIKA

Lou Topet eta Harkaitza Canoren “Abesti bat gutxiago”, zuzenean

Lou Topetek eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiago CD-liburua gauzatu dute, hamar artista estatubatuarren euskarazko moldaketak biltzen dituena: Pete Seeger, Woody Guthrie, John Hiatt…

Bada, egitasmo hori aurkezteko bira txiki bat ondu dute, Euskal Herrian barrena. Hala, bihar bertan, urriak 31, Donostiako Le Bukowski Klubean izango dira, Giorgio Bassmatti musika donostiarraren Oso Fan egitasmoarekin batera. Kontzertuetan, gainera, Rafa Rueda (gitarra) eta Joserra Senperena (teklatua) musikarien laguntza izango dute.

Biraren baitan, beste bost kontzertu egingo dituzte: azaroaren 6an, Zarauzko Modelon; abenduaren 11n, Bartzelonan; 2016ko urtarrilaren 2an, Durangoko Plateruenan; urtarrilaren 7an, Bilboko Kafe Antzokian; eta, amaitzeko, urtarrilaren 8an, Iruñeko Zentral aretoan. Kontzertu guztietan Oso Fan izango dute ondoan, Bartzelonako kontzertuan izan ezik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button