MUSIKA

Lou Topet “Abesti bat gutxiago”-rekin, Bilbon

Gaur berton, urtarrilak 7, Lou Topet taldeak kontzertua emango du Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldia 21:00etan hasiko da. Lou Topetek eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiago CD-liburua gauzatu dute, hamar artista estatubatuarren euskarazko moldaketak biltzeko eta komentatzeko: Pete Seeger, Woody Guthrie, John Hiatt…

Kafe Antzokiaren arabera, “Rafa Rueda eta Joserra Senperena bezalako musikaritzarrak taldera batuz, sekulako indarrarekin ekarri dituzte euskarara abeslari estatubatuarren abestiak. Wilco, John Hiatt, Will Oldham, Damien Jurado eta Billy Bragg bertsionatu dituzte, besteak beste. Zuzenean banda osoarekin defendatuko dituzte abestiok. Kafe Antzokiko beroan gozatzeko emanaldia izango da”

Egitasmo hori aurkezteko bira txiki bat egiten ari dira Euskal Herrian barrena; esaterako, bihar, urtarrilak 8, Iruñeko Zentral aretoan. Kontzertu guztietan.

Zarauztarrek Oso Fan donostiarra  izango dute ondoan. “Melodias Concertantes Yon Vidaurrekin kaleratu lana atzean utzita, Giorgio Bassmattik Oso Fan proiektu berria dakar Oriol Flores bateria jotzailearekin batera. Duo formatuan aurkeztuko dute Bassmattik ohikoa duen xumetasun eta goxotasunaz. Barruraino sartzen diren lirikak dakarzkigu bakarlariak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu