MUSIKA

Los Wachisneis jazz-fusio bandak joko du gaur Donostian

Los Wachisneis taldea honako musikari hauek osatzen dute: Carlos Trujillo (pianoa), Charley Rose eta Luis Verde (saxoak), Juan Luis Puelles (klarinetea), Jorge Abadías (gitarra), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Hilario Rodeiro (bateria)

Los Wachisneis talde oso gaztea da. Munduko leku desberdinetatik etorritako lagun batzuk sortu zuten 2009ko irailean, ideia eta soinu jakin batzuk partekatzen zituztela ohartuta.
Talde jendetsu honen musika lanetan korronte eta estilo askoren arrastoa antzeman daiteke: folklore latinoamerikarra, jazza, musika klasiko garaikidea, popa, rocka, etab.
Musika talde honen kideak ez daude bere musika deskribatzeko jarri diren etiketekin eta aurreiritziekin arduratuta. Beraien kezka nagusia musika jotzerakoan jartzen duten ilusioa eta gogoa besteekin elkarbanatzea da. Horretarako sortzen dituzte abestiak.

Jazzaldiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button