MUSIKA

Los Tiki Phantoms taldearen “Hezur Bilduma”

Rock and roll instrumentala jorratzen duen laukote katalana da Los Tiki Phantoms. Mozorrotuta jotzen du taldeak, baina ezaguna da maskara horien atzean Bartzelonako zenbait talde ospetsuetako musikariak daudela. 2017an, Aventuras En Celuloide (Discmedi) izenburuko lana argitaratu zuten, haien bosgarren lana, eta iaz, Coleccion De Huesos (Trash Wax) bilduma plazaratu zuten.

Bada, bilduma berri horretako kantuak aurkeztuko ditu laukoteak ostiralean, Iruñeko Txintxarrin, 21:30etik aurrera, Colección de Huesos Tour izeneko biraren baitan,

El Caníbal, El Jíbaro, El Dorado eta El Bravo musikariek osatzen dute taldea, eta 2017ko otsailean grabatu zuten Aventuras en Celuloide. Diskoak telebistan eta zinean oinarritutako edo inspiratutako 15 doinu biltzen ditu. Abestiok ondoko estilo zaharretatik edaten dute: surf, garage-rock, rock’n’roll eta spaghetti western.

Bestalde, Colección de Huesos bilduma taldearen ibilbide osoa islatzen duen lana da, bere disko guztietako doinuak biltzen baititu. Britainia Handiko Trash Wax diskoetxeak argitaratu du.

Laukoteak zuzeneko aproposa eskaintzen du hezurdura mugitzeko.

<iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/OIUT48bC7YA” frameborder=”0″ allow=”accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture” allowfullscreen></iframe>

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button