MUSIKA

Los Straitjackets & Deke Dickerson, Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Irungo Bloody Mary disko-dendak Los Straitjackets & Deke Dickerson talde eta musikari estatubatuarren bira ondu du gurean, saltoki horren 25. urteurrenaren harira.

Hala, ostiralean, hilak 27, Bilboko Kafe Antzokian izango dira; larunbatean, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean; eta, amaitzeko, igandean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Los Straitjackets rock-and-roll instrumentala jorratzen duen banda ezaguna da; Euskal Herrian sarritan izan dira, beti Bloody Mary dendaren eskutik.

Bada, mozorrotutako musikari instrumentalek lan berria plazaratu dute Deke Dickerson rockabilly estatubatuarrarekin batera: Deke Dickerson Sings The Instrumental Hits (Yep Roc). Disko horretan, doinu instrumental klasikoak hartu eta hitzak gehitu dizkiete, asmatutakoak edo ahaztutakoak.

Rock-and-roll zaleentzako festa aproposa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button