IKUS-ENTZUN

“Los Hijos” kolektiboa, Tabakaleran

Los Hijos ikus-entzunezko kolektiboa Donostiako Tabakaleran da; hala, ostiralean, martxoak 28, kolektiboaren azken lana, Arboles, proiektatuko da zentro horretako Sukaldean, 19:00etan, Paisaia-Antipaisaia programaren baitan.

Gaur proiektatuko den Arboles filmaren harira, ondokoa esan dute antolatzaileek, “Espainiaren kolonia izandakoen hondarretara bidaiatzen du: Ekuatore Gineara. Era berean, atzera begiratzea, kasu honetan, orainaldia ulertzeko eta orainaldia horren aurrean posizionatzeko modua ere bada”.

Larunbatean, martxoak 29, kolektibo horretako Natalia Marinek hainbat ekitaldi zuzenduko ditu, egun osoan: lan-saioa, eztabaida, emanaldiak…

Los Hijos kolektiboaren lanak ostegunean, martxoak 27, hasi ziren erakusten Tabakaleran; izan ere, egun horretan, Luis López Carrascoren El Futuro filma proiektatu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button