MUSIKA

Los Graves taldeak estreinako lana argitaratu du

Iruñeko Los Graves hirukoteak Supernova izenburuko estreinako lana plazaratu du. Iaz, gurean argitaratutako lan onenetarikoa izan da.

Nafarrek rock’n’roll klasikoan sustraitutako lana ondu dute. Hala, diskoan bildutako hamar kantuetan, hamaika estilo rockzaleren zertzeladak suma daitezke: surf, garage-rock, Paisley underground, power pop… Frantziako eragina ezkutatu barik; esaterako, Serge Gainsbourg et Jane Birkin bikotearen eraginak diskoaren izenburu bera duen kantua, zeinetan El Columpio Asesinoko Cristina Martinezek abestu egiten duen. Martinez, hain zuzen, bandako taldekidea izan zen hastapenetan, 2013an.

Diskoa Atarrabiako Color Hits estudioetan grabatu dute, Dani Ulecia  teknikariaren esku zorrotzaren gidaritzapean.

Ruperto Mendiry (ahotsa eta gitarra), Iñigo Ocáriz (baxua eta koroak) eta Pablo Gimeno (bateria) musikariek osatzen dute. Haien Bandcamp webgunean honako irakur daiteke: “Melodia zainduek, erritmo boteretsuek eta reverb efektudun gitarrek osatzen dute begi bat iraganean eta bestea etorkizunean duen taldearen errezeta nagusia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button