MUSIKA

Los Ginkas eta Jody Reynolds taldeak Kafea eta Galletak ekimenean

Iruñeko taldea da Los Ginkas Pop-abilly-a egiten dutela idatzi dute euren gunean. Disko bat kaleratu berri dute, eta lehenago grabatutako beste bat argitaratuko dute laster Birra y Perdiz zigiluak. Kideren batek Bananas eta Incrucificables talde handietan jo zuen, eta beste batzuek Karatekas eta Foralettes taldeetan jotzen dute egun.

Nafarrek Jody Reynolds musikariaren Endless Sleep lana hautatu dute entzunaldirako. Reynolds estatubatuarrak The Storms rockabilly taldea sortu zuen 50eko hamarkadan. Harrezkeroztik, hainbat kantu grabatu zituen. 1958an argitaratu zuen bere kantarik ezagunena, Endless Sleep zerrendetako lehen postuetara iritsi zena.

Fire of ove doinuak ere arrakasta izan zuen. Hala, rockabilly estilo zaharreko harribitxiz betetako Endless Sleep bilduma entzungo da Gernikan.

Kafea eta Galletakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button