MUSIKA

Los Coronas, Joao Tomba eta The Mutants, Euskal Herrian

Garage-rock, surf, psikodelia eta antzeko estilo izerditsu eta gordinen zaleek bi hitzordu interesgarri izango dituzte asteburuan: ostiralean, joao Tomba galiziarra eta The Mutants finlandiarrak Donostiako Le Bukowskin izango dira; biharamunean, Gasteizko Helldoradon izango dira, baina kasu horretan aipatutako biei Madrilgo Los Coronas banda instrumental ezaguna gehituko zaizkie.

Finlandiako The Mutants taldeak, surfa, funka, garage-rock, psikodelia eta filmetako soinu bandetarako giroak uztartzen ditu. 1998an eratu zen banda, eta euren azken lana, Boogie de la Muerte (2011) orain arte atera duten lana da. Aurretik beste hori lan luze argitaratu dituzte: Voodoo Blues (2003), Death Cult (2005) eta Grave Groove (2007).

Joa Tomba (Israel Ruiz), berriz, Galiziatik dator, eta hainbat taldetan aritutako musikaria da, tartean, The Tumbitas. Orain, baina, bakarka ari da Joao Tomba ea súa Orchestra TDK Chrome egitasmoan, eta proiektu horretan, askotariko rock-influentziak biltzen ditu: Alan Vega, Alex Chilton eta Burning, besteak beste.

Azkenik, gogoratu bi horiekin Los Coronas espainiarrak arituko direla Gasteizko Helldoradon, larunbatean; Adiós Sancho (2013) aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button