ARTEA

Munduaren edertasuna pintatuz

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan, Margozten bidaiatu izeneko erakusketa paratu du Irene López de Castro artistak. Bidaietatik sorturiko margolanak, abuztuaren 29ra bitartean ikusi ahalko dira.

López de Castroren erakusketa honek, azken urteotan egindako lanak biltzen ditu, gurearen aldean oso desberdinak diren bi lekutan inspiratuta: Afrika eta India.

Artistak honela definitu du bere obra: “Nire obra piktorikoa ohar-koaderno handi bat da aspalditik… Bidaietan egiten ditut oharrak, eta, geroago, mihisera igarotzen dira estudioan. Pinturaren bitartez paisaia edo pertsonaia bihurtzen diren oroitzapenak, amets batetik jaioak balira bezala.
Bidaiatzea bizitzeko modu bat da. Beti izan dut kultura desberdina duten herrialde exotikoekiko interesa. (…) Nolabait, Madrilen jaio izanak bidaiari bihurtu ninduen; beti sentitu izan dut itsasertz batetik bestera joan nahi izateko bulkada.  Nire pinturak horien arteko zubi-lana egin nahi izan du.
Afrikako hainbat herrialdetara bidatzeko zortea izan dut. Horietako bat Mali izan da; nire inspirazio-iturri izan da orain dela hogei urte baino gehiagotik: bertako argia, beroa, zeruertzak, jendea… Niger ibaia. Eta India; pertsonaiaz eta kolorez, intsentsu-usainez eta tenpluentzako eskaintzez osatutako unibertsoa. (…) Beraz, marrazketarengatik eta bidaiengatik dudan pasioari inspirazioa gehitu nion, landa-lana egiteko, eta horiek osatzen dituzte nire bidaia-koadernoak eta estudioko lana; era horretan sortu da nire obra piktorikoa”.

Hau da artista honek Bilbon egiten duen lehenengo erakusketa. Aurretik, bakarkako erakusketak egin izan ditu Paris, Londres, Venezia, Milan, Verona, Madril eta Seul hirietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button