BESTELAKOAK

“Loraldiaren Eskola” proiektuaren zereginak

Loraldiaren Eskolaren helburuak balio eta kulturaren transmisioa eta euskararen sustatzea dira. Ikasturte honetan lau egitasmo burutzen ari dira ikastetxe ezberdinetan. Horietariko batzuk Loraldia Festibalean ikusi ahal izango dira, martxoaren 23an, Azkuna Zentroan.

“Loraldia Eskola proiektua euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzeko eta ezagutzera emateko xedearekin sortu zen. Zenbait helburu zehatz ditu: euskal kultura garaikidea ezagutaraztea; kulturarekiko atxikimendua lantzea; euskararen erabilera sustatzea; eta sormena suspertzea. Hauekin batera, baloreak lantzea du helburu baita ere eta horretarako kultur diziplina eta adierazpen mota ezberdinak ezagutzera ematea bilatzen du, ezagutza horren bitartez kultur-artekotasuna eta aniztasuna lantzeko”.

Esan bezala, 2017-18 ikasturtean lau dira Loraldia Eskola proiektuak burutuko dituen ekimenak. Gernikako San Fidel ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Lore Jokoetan murgilduta dabiltza eta Gernikako Bonbardaketa pastorala sortzen daude. Xabi Payak egin du pastorala honen gidoia.
Aldi  berean, Lauro ikastolan, 7 kantu, 7 lur, 7 konexio proposamen kulturala ontzen ari dira. 15 eta 16 urte bitarteko gazteek transmisio kulturalak duen garrantziaz hausnartu dute.
Zornotzako Andra Mari Ikastolako 5 urteko haurrekin, Ttipia izeneko proiektua ere garatzen ari dira. Eta laugarren ekimena Izurtzan kokatzen da eta euskal kultura eta afrikar kulturaren arteko elkar eragitea helburu duen Munduko Loreak izeneko egitasmoa egiten ari dira.

Diogun bezala, martxoaren 23an, Azkuna Zentroan bi ikuskizun egingo dira: Gernikako Bonbardaketa pastorala, eta 7 kantu, 7 lur, 7 konexio ikuskizuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button