BERTSOTAN

Kopla Txapelketa elegantea, Putzuzulon

Koplazale Elkarteak, Xakela Asanbladak, eta Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatuta, beste urte batez, Kopla Txapelketa elegantea gauzatuko da Zarautzeko Putzuzulon.

“Putzuzulo izango da koplakari, koplazale eta akoplatuon aterpe”. Bihar da eguna, hilak 17, gaueko 22:00etan. Eta bertan, Xabi Maia, Oihana Arana, Aitor Salegi, Aimar Sorazu, Aitor Sarriegi, Nerea Elustondo, Iñaki Gurrutxaga, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio, eta Hodei Iruretagoiena koplatan hasiko dira. Horiekin batera honako musikariak arituko dira: Aratz Olaizola, Aitor Amilibia, eta Imanol Etxebarria.

Eta adi honi!: “aurten, koplari protagonismo osoa ematea erabaki dugu. Horregatik, entzuleak jarduerak eskatzen duen bezain adi egon daitezen, despisteak ekiditeko eta saioaz behar bezala gozatu ahal izateko, barra itxita egongo da. Ez horregatik! Segurtasun neurriak bermatuta egongo dira.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button