ESZENA

“Loraldia” jaialdia bertan behera

Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du.

Hona hemen zabaldu duen komunikatua: Gaur egun gure gizartean sortu den egoera aztertuta eta COVID-19 delakoak erakarri dizkigun eraginak behartuta, erantzunkizunez jokatzea erabaki du Loraldia Kultur Elkarteak.
Agintariek martxan jarri dituzten neurriak kontuan harturik eta areto, egoitza eta artistek hartutako erabakiak eraginda, Loraldia Festibalaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki behar izan dugu.
Loraldia Kultur Elkarteak urtez-urte ahalegin handia egiten du kalitatezko festibala antolatzeko. Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes- eta segurtasun- neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako.
Hala ere, Loraldia Kultur Elkarteak euskal kulturarekiko eta sormenarekiko duen atxikimenduari ekiten eta kultura loratzeari jarraituko diogu. Horrela, sortzaile, babesle eta egoitzekin ereindako programazioaren haziak ez dira galduko eta urtean zehar beste uneren batean plazaratzen saiatuko gara”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button