ESZENA

Gaur abiatuko da “Loraldia Festibala” Sarrionandiaren figura gogoratuz

Gaur abiatuko da Loraldia Festibala, eta apirilaren 7ra arte, musika, teatroa, dantza, literatura eta bertsolaritza, artea, zinema eta abar bilduko dira bere 5. edizioan.

Ohi den bezala, euskal kultur unibertsoaren izen handiak eta interesgarriak izango dira ekimenaren protagonistak, eta egun horietan guztietan 30 ikusgarri ezberdinek eta diziplinen arteko fusioek osatuko dute programa, Bilboko hamabi leku ezberdinetan ikusiko direnak.

Diogun bezala gaur bertan abiatuko da Loraldia idazle ezagun eta miresgarri baten inguruan: Joseba Sarrionandia. Lur bat idazteko: Pasieran Joseba Sarrionandiaren geografian izeneko hitzaldia egingo du Iñigo Aranbarri idazleak. Berak  biziki ondo ezagutzen du Joseba Sarrionandiaren lan literarioa eta hitzaldi horren bidez Sarrionandiaren literaturaren ezaugarriak deskubritzen saiatuko da.

Martxoaren 15an, Sarrionandia izango da berriz protagonista. Joseba Sarrionandiaren testuak sarritan bihurtu dira kantu. Ikuskari honek Sarrionandiaren testuekin sortutako kantuen bilduma plazaratuko du. Mireia Gabilondok zuzendutako Kalaportu sentikariak Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du. Horretarako hamaika kantari eta bi idazle (Uxue Alberdi eta Harkaitz Cano) bilduko dira Arriagan.
Kontzertu poetikoa izango da, Sarrionandiaren sormenarekin bat egiteko bide musikatu zirraragarria.

Datu guztiak: Loraldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button