MUSIKA

Lookers taldeak disko berria plazaratu du

Ziburuko The Lookers hirukoteak binilozko hamar hazbetekoa argitaratu du: Never Has Control. Diskoa Irungo Bloody Mary disko-dendan abiatu duen zigiluaren estreinako grabazioa da.
Diskoak lau kantu biltzen ditu, eta Ives Grimonprez arduratu da ekoizpenaz. Diseinua, berriz, Iñaki Lopez gipuzkoarrak egin du.

The Lookers hirukoteak garage-punka jotzen du, eta Fucking Panda bost kantuko EPa argitaratu zuen lan berri hau baino lehen; bertan, Johnny Thundersen oihartzun toxikoak eta kopeta-ilea mugitzeko organoak biltzen ziren, bai eta 60ko hamarkadako punk nerabeen gitarra hauskorrak ere.

Oraingoan, baina, eragin klasikoagoak bildu dituzte lan berrian: The Beat, The Creation, Eddie and the Hot Rods…. Mikel Insausti kazetari eta rock-and-roll zalearen hitzetan, kantuok asko iraungo dute, eta The Lookers-ek etorkizun oparoa du aurrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button