MUSIKA

Estricalla, Ekiza eta Kopson Fire taldeek Hendaiako gaztetxean joko dute gaur

Sasiko gaztetxeak kontzertu interesgarria hartuko du gaur, 21:00etatik aurrera. Emanaldia Eguzerri on lelopean egingo da eta hauexek joko dute: Estricalla, Ekiza eta Kopson Fire.

Estricalla hardcore taldeak Dramatik??thlon izenburuko lana aurkeztuko du. Diskoak 11 lehergailu biltzen ditu, eztanda egiteko prest daudenak: gitarra azkar eta potentzia handikoak, porlanezko oinarri erritmikoa eta Fer Apoaren ahots ahaltsua.

Ekizak, bestalde, bere bakarkako estreinako lana aurkeztuko du, Bidehuts markapean argitaratua. Bere unibertso pertsonalena, biluziena, islatzen duten hamar doinu bildu ditu bakarkako lan horretan. Kantuotan garapen luzeak nagusitzen dira, tarte lasai eta intentsuagoak uztartuz. Askotan, une kasik isiletan ere murgiltzen da Ekiza. Entzunaldi aunitz eskatzen dituen grabazioa da, eta kantautore giroak eta rock pasarteak lotzen ditu.

Azkenik, Kopson Fire Hendaiako hardcore-punk taldea da, 2006an eratua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button