ESZENA

Lolitaren mitoa eta feminista gaiztoa

Gaurko saioan, ACT Jaialdiak Lolitaren mitoa aztertuko du, Feminista gaiztoa liburua miatu, harremanen tranpak azaldu eta gure gorputzaren nahiz bikien irudietara eginiko hurbilketa proposatuko ditu.

Nazioarteko Eszena Berritzaileen ACTen hirugarren jardunaldiak sei lan proposatzen ditu, hiru Barakaldo Antzokian eta beste hiru gauez Kafe Antzokian: bi dantza lan, txotxongiloak eta oso desberdinak diren hiru performance.

Pedagogia atalean Sarah-Jane Watkinson ekoizle britainiarraren Ekoizle batekin lanean, britainiar erara izeneko ikastaroa egingo da Barakaldo Antzokian. Eta Bilbao Baila dantza estudioan 15.30etatik 17.30etara ACTmosfera topaketen bigarren saioa izango da. Bertan taldeek beren lan prozesuak azaldu eta programatzaile nahiz ikusleek beraien galderak egin ahal izango dituzte.

ACTen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button