MUSIKA

L’ocelle Mare, Garazi Gorostiaga eta Jon Mantxi, Bilboko Le Larraskito Klubean

Esperimentazioa, inprobisazioa eta bestelako musikak maite dituzten zaleek hitzordu interesgarria dute bihar, Bilboko Le Larraskito Klubean,20:00etatik aurrera. Bertan, hauexek arituko dira: L’ocelle Mare (Ribérac-Alpedrete), Garazi Gorostiaga (Bilbo) eta Jon Mantxi (Zumaia).

L’ocelle Mare musikariak banjoa eta objektuak joko ditu; Garazi Goroztiagak hainbat giro sortuko ditu droneen laguntzaz; eta, azkenik, Jon Mantxi zumaiarrak John Cage musikari estatubatuarraren One7 pieza joko du.

Cage abangoardiako musika garaikidearen aitzindarietako bat izan zen. Wikipeadiaren arabera, “John Milton Cage Jr. (Los Angeles, 1912ko irailaren 5a – New York, 1992ko abuztuaren 12a) estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea izan zen. Musikagile, instrumentista, filosofo, musikaren teoriko, olerkari, margolari, mikologiaren zalea eta beste gauza asko izan zen gizon hau II. mundu gerraren ondorengo abangoardia artistikoen pertsonalitate nagusietariko bat izan zen. Kritikoen arabera John Cage XX.mendeko AEBetako musikagile nagusietariko bat izan zen. Dantza garaikidean bere eragina erabakigarria izan da”. Bada, Gora Japonen aritutako Jon Mantxik Cageren pieza bat moldatuko du bere gitarrarekin.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button