IKUS-ENTZUN

Urrikalpenik gabeko gizonak

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzak antolatzen duen  Elkarbizitzaranzko IX. Zine Erakusketak (Zinexit) Sidney Lumet-en 12 angry men klasikoa proiektatuko du bere azken emanaldian. Proiekzioa gaur izango da, 19:30ean, Azkuna Zentroko  Golem zinemetan.

Aurtengo edizio honetan, Zinexit-ek Nazio Batuek aitorpen unibertsala aldarrikatu zuten 70. Urteurrenarekin bat egin nahi izan du. Aste osoan zehar hainbat  gai aztertu dira filmen bidez. Azken klasiko hau dugu zineak giza eskubideen alde egin dezakeenaren adibiderik handienetakoa: “Filma hau ikusterik izan ez baduzu, hauxe da galdu behar ez duzun aukera. Ikusita baldin badaukazu, jakingo duzu pertsona baten bizitzako ordu eta erdi inbertitzeko modurik zoragarrienetakoa dela”, diote Zinema Erakusketa honetako antolatzaileek.

Henry Fonda eta Reginald Rose izan ziren ekoizle, eta azken hau gidoigilea ere bai. “1957ko apirilaren 13an estreinatu zen NYC-en, hiru Oscarretarako egon zen izendatua eta Berlineko Urrezko Artza irabazi zuen”.

Bilboko saioak amaituta, Zinexit-ek beste udalerri batzuetara zabalduko du bere programazioa, eta hala, Barakaldo, Gasteiz eta Basauri bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button