BERTSOTAN

Lizarra eta Lakuntzako final-laurdenak

Ander Fuentes Itturri eta Eneko Lazkoz izan ziren onenak Nafarroako Bertsolari Txapelketako Lizarra eta Lakuntzako final-laurdenetan.

Joan den larunbatean, Lizarran izan zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren saioa. Itturrik puntu gehien eskuratu zuen eta martxoaren 8an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako sailkatu zen. Eneko Fernandezek egin zuen bigarren eta gero Josu Sanjurjo, Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Egoitz Gorosterrazu.

Igandean Lakuntzan jokatu zen saioa, eta  Eneko Lazkoz sakandarrak puntu gehien batu zituen. Puntuazioz jarraian sartu ziren Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea, Xabier Maia, Patxi Castillo eta Ioar Tainta.

Final-laurdenetako faseko azken saioa zen Lakuntzakoa eta beraz, erabakita geratu dira zein 18 bertsolarik kantatuko duten finalaurrekoetan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button