BERTSOTAN

Lizardi Sariko finala

Zarautzeko Zinema pilotalekuan, 22:00etan , Bertsolari Gazteen XXXVI. Txapelketan, Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur bertan.
Sariketaren azken saio honetan parte hartuko duten bertsolariak, Unai Gaztelumendi añorgarra, Manu Goigana oiartzuarra, Aritz Casabal pasaitarra, Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak eta Beñat Iguaran Amasa-Vilabonakoa izango dira.

Beste aldetik gogoratu, Zarauzko Udalak antolatutako XXVIII. Basarri Bertsopaper Sariaren irabazlea Ane Labaka Mayoz Lasarte-Oriatarra izan dela Zu izeneko bertso-sortarekin, eta bigarren saria Aitor Albistur Pulido Errenteriarrak eskuratu duela, Abuelita lanarekin.  
Irabazleak 1.100 euro eta txapela jasoko ditu, eta bigarrenak, 750 euro eta oroigarria.

Sari-banaketa hori, gaur bertan ere egingo da, 22:00etatik aurrera jokatuko den Bertsolari Gazteen XXXVI. Txapelketan, Lizardi Sariko finalaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button