IKUS-ENTZUN

“Live Music Zinema” edizio berria, Bilborocken

“Barnean daramagun gaitza hedatzeko beharrak, hamaika pertsonak baino indar handiago  dauka; gure maltzurkeria urteekin hazten doa, eta gaitz horren horda Mikrofilm Short Festival  eta Proyecta 3ko aliatuak batu zaizkie Caosticoei, izaki berri bat sortuz; nekromantziaren laguntzarekin edozein lekutan eta nahi duenean agertzeko ahalmena daukana”.

Horrela aurkezten dute Caostica,  Mikrofilm (Euskal Herria) eta  Proyecta 3 (Asturies) kolektiboek bultzatutako Live Music Zinema,  bideoklip jaialdi zikloa, hain zuzen.

Bertan, azkenengo urteetan nabarmendu diren Euskal Herriko zein Asturiaseko bideoklipen “lekaio desberdinen lanak” proiektatuko dira, esaterako,  Caostica eta Oviclip Festibaletan parte hartu duten batzuk: El Columpio Asesinorentzat Haritz Zubillagak egindako Huir bideoklipa, edota  Igor Paskualek egindako Cansado de la vida lana, esaterako.

Bestalde, zuzeneko bi kontzertu antolatu dituzte eta proiekzioak egingo dira: Gijon 20 bata, Borealis Northfolk eta Javier Gutierrezen eskutik aurkeztuko den hogeigarren hamarkadako Gijonerako bidaia; eta Mikrosferatu y el mundo de los insectos,  Aitor Etxebarria eta Alvaro Segoviak egindako bideoklipa, “mikroorganismoen ikuspuntutik, Murnauren pelikula famatuaren inguruan egindako interpretazio hipnotikoa”, azaltzen dute antolatzaileek.

Eta jaialdiari amaiera emateko, DJ Tono Toma 3 izango da zuzenean, “azkenengo dantza makabroak girotzen”. Hitzordua, azaroaren 29an, datorren larunbatean, Bilborock aretoan, 19:30etik aurrera.

Informazio gehiagorako eta egitaraua ikusteko, caostica.com webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu