LITERATURA

“Literaturia” euskal idazle, argitaletxe eta irakurleen topagunea

Bosgarren urtez, Literaturia euskal literaturaren erakusleihoa izango da maiatzaren 24tik 27ra, Zarautzen. Aingura da aurtengo gaia, eta irudi metaforiko horren inguruan ardaztu dira programaturiko ekitaldiak.

Egunotan, eta ohi den bezala, euskal idazle, argitaletxe eta irakurle gazte zein helduen topagune bilakatuko da Zarautz herria, eta literaturaz gozatzeko askotariko aukerak eskainiko dira: narrazioak, ipuinak, antzerkia, komikia, musika, marrazketa, gogoetak, liburu aurkezpenak…
Horrez gain, bi tailer ere izango dira, bat, itzulpengintzakoa, UEZIk antolatua, eta, bestea, wikilariena, Euskarazko Wikipediaren eskutik.

literaturia.eus webgunean daude ekimen guztiak ikusgai, hiru ataletan banatuta: emanaldiak, Musika plaza (haurrentzako egitarauarekin eta liburu-azokarekin) eta liburu-aurkezpenak.

Zarautzera joan eta euskal literaturan aingura bota!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button