LITERATURA

Literaturia, egun hauetan Zarautzen

Bost urtez 5 jarraian, Larrabetzun antolatu da Literaturia, eta mugarria finkatu ostean, are gehiago zabaltzea deliberatu dute antolatzaileek. Aurten Zarautzen egingo da maiatzaren 28tik ekainaren 1era.

“Gure uste harroan, euskarazko literaturak bere adierazpide anitzetan, asteburu beterako proposamenak ditu, baita askoz gehiagorako ere, LITERATURIAn zein beste ekitaldi batzuetan aski frogatu dugunez, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar du:Literaturarekin harreman estua izango duena; bertako lan-taldea sortzeko aukera eskainiko diguna; ekitaldiak antolatzeko beharrezko azpiegitura izango duena; salmentan eragin nabarmena izan eta argitaletxeen urteko argitaratze egutegia baldintzatuko dituena; dirulaguntza eskaeretan itotzera behartuko ez gaituena; erakunde publikoen neurriko babesa izango duena, bai ekonomikoki bai egitasmoarekin bat eginez; eta Euskal Herri osoko edozein zalerentzat eskura dagoena Ezaugarri horiek guztiak eta gehiago betetzen ditu Zarautzek euskarazko literaturaren plaza bilakatzeko”.

Egun hauetan denetarik dago Literaturiaren barruan, literaturaz gozatzeko. Harri eta Herriren urtea denez, atzo, maiatzaren 29an, Karmelo Landak gai honen inguruan hitz egin zuen, eta Saroi Jauregik poemak irakurri zituen.
Egun hauetan denetarik dago Literaturiaren barruan, literaturaz gozatzeko. Harri eta Herriren urtea denez, Karmelo Landak gai honen inguruan hitz egin zuen atzo, eta Saroi Jauregik poemak irakurri zituen. Baina honetaz gain, Bada teatroaren Literatourra, Imanol Epelderen Etxepare Rap, Bide Ertzean taldearen kontzertua, Gabrielen Lekua sentikaria, Gilkitxaro antzerki taldearen Urak ttiki dire lana, eta batez ere liburuen aurkezpen solasaldiak antolatu dira.
Honakoak programatu dira: Borroka kluba, Chuk Palahniuck (Naroa Zubillaga eta Jon Benito), Gerra txikia (Lander Garro eta Gorka Arrese), Zangotraba (Juan Kruz Igerabide eta Andu Lertxundi), Inon ez, inoiz ez (Iban Zaldua eta Ana Malagon),  Ander Lipusen antzerkigintza. Errituala, kultura eta ikuskizuna (Jaime Valverde), 14 (Gerardo Markuleta), Hutsaren itzalak (Jon Arretxe eta Iñaki Aldekoa), Mihia aske, Elias Canetti (Ibon Uribarri eta Iñaki Aldekoa), Hitzak argi (Juan Ramon Makuso eta Jose Angel Irigarai), Post-it bizitzak (Iñigo Roque eta Xabier Queiruga), Baleak eta Galdeak (Josetxo Azkona), Ezinbestean (Unai Baztarrika eta Tere Irastortza) eta Abisalia (Asier Serrano eta Gotzon barandiaran)

Literatura eskura, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button