LITERATURA

“Desertuko biztanleei buruz”, Anari eta Atxagaren errezitaldia

Bihar, hilak 11, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, eta Arriagako Gelatxoen programaren barruan, Bernardo Atxaga eta Anari batera agertuko dira Desertuko biztanleei buruz izeneko errezitaldia aurkezteko.

Arriaga Antzokiko komunikazio agentziatik zertan den ikuskizuna adierazi digute: “Formatu txikiko ikuskizun honen izenburua Desertuko biztanleei buruz da, izan ere Anari eta Atxagaren ahotsak basamortuan barreneko bidaia bat kontatzeko erreminta izango dira. Abestiak ez eze, Asun Garikanoren Far Westeko Euskal Herria edota Atxaga beraren Nevadako egunak liburuetako pasarteak ere entzun ahal izango dira, besteak beste”.

Anari Alberdi kantari eta konposatzaileak, hainbat lan argitaratu ditu bere kabuz eta hamaika kolaborazio ere burutu ditu. Bernardo Atxaga, bestalde, euskal literaturaren barruan erreferente bilakatu da aspalditik. Nevadako egunak izan da bere azken lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button