Nontzeberri

Literaturaz eta bizitzaz

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Bidebarrieta Kulturgunean, gaur, maiatzak 21, 19:00etan, bi idazlek, Rosa Montero-k eta Juan Jose Millás-ek online topaketa egingo dute Literatura eta bizitza izenburupean. Bilera Zoom plataformaren bidez egingo da eta horretarako esteka honetan klik egin behar duzue, 19:00ak baino minutu batzuk lehenago.

Topaketa horretan, gaur egungo literaturako bi erreferente horiek “beren azken aste hauetako bizitzari buruz, esku artean dituzten literatura-proiektuei buruz eta azken garaietako konfinamendua eta ziurgabetasuna gainditzen lagundu dieten liburuei buruz” mintzatuko dira, besteak beste.

Rosa Montero Madrilen jaio zen, 1951n eta kazetaritzan tituluduna da Madrilgo Kazetaritza Goi Eskolaren esku. Bereak dira Crónica del desamor (Arg. Debate, 1979), Le tratarán como a una reina (Arg. Seix Barral, 1983), La hija del caníbal (Arg. Espasa, 1997), La ridícula idea de no volver a verte (Arg. Seix Barral, 2013) edo berriena, Los tiempos del odio (Arg. Seix Barral, 2018).
Juan Jose Millás (Valentzia, 1946) zutabegile eta prestakuntza autodidaktikoko idazlea da. Nadal sariaren jabe da La soledad era esto lanagatik (Arg. Destino, 1990). Planeta Saria eta Literatura Sari Nazionala ere jaso ditu. Bere azken eleberria, La vida a ratos (Arg. Alfaguara) izan da.

Exit mobile version