LITERATURA

Literaturari eta emozioei buruzko topaketa, Bilbon

Bidebarrietako Liburutegiak Eztabaidak Literaturarekin saioa jasoko du gaur berton, literatura emozioen lurralde gisa gaiaren inguruko hausnarketa proposatzeko. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, Ana Merino poeta eta Manuel Vilas idazlearen arteko elkarrizketa.

Topaketa Alicia San Juan kazetariak moderatuko du, eta hainbat gai planteatuko ditu, “emozioek idazteko orduan betetzen duten lekua, literaturak emozionatzea, irakurleak pertsonaiekin identifikatzea, beharrezkoa den ala ez, eleberri baten eragin emozionala, besteak beste”.
Manuel Vilas (Barbastro, 1962) poeta eta narratzailea da. Bere poesia liburuen artean El cielo (2000), Resurrección (2005; Jaime Gil de Biedma XV. Saria), Calor (2008; Fray Luis de León VI. Saria), Gran Vilas (2012; Ciudad de Melilla XXXIII. Saria) eta El hundimiento (2015; Generación del 27 Nazioarteko XVII. Poesia Saria) azpimarra daitezke. Bere poesia lan bateratuak 2010ean argitaratu ziren, Amor izenburupean, eta Poesía completa lanean, 2016an. Poesiaz gain, narraziozko lan dezente ere baditu.
Ana Merino (Madril, 1971) poeta, dramaturgoa eta historiaren teorikoa da. 1994an Adonais Saria lortu zuen Preparativos para un viaje liburuarekin, eta 1997an bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, Los días gemelos.

Eztabaidak literaturarekin ekimenetik Xabier Olarra eta Harkaitz Cano, Lucien Etxezaharreta eta Lander Garro, Gabi Martínez eta Patxi Irurzun, Toti Martínez de Lezea eta José Luis Corral, Mikel Martínez eta Patxo Telleria,… iragan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button