LITERATURA

Literaturaren mundu paraleloaz

Gaur, Donostiako Elkar aretoan, 11:00etan, Iban Zaldua (idazlea), Santi Leoné (idazlea) eta Xabier Mendiguren (editorea) bildu dira lehenaren Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar) izeneko lana aurkezteko.

Lan berri honetan hogeita bat ipuin bildu ditu Zalduak, eta guztietan literaturaren munduan agitzen diren kontuez aritu da: idazleak, itzultzaileak, sariketak, liburu-dendak, irakurle-klubak, kritikariak,…

“X idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvelle-an beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du. Eta luma haren eskutik erori bezain laster, nobelan, paralisi moduko batek hartzen du Y idazlea, eta bere burua zerraldo erortzen da idazteko makinaren gainean”.

Ipuin laburrak, kontzentratuak, ironikoak, fantastikoak, tipo guztietako letrak topatuko ditu Zaldua ipuingilearen zale amorratuak Idazten ari dela idazten duen idazlea edo Literatura gaixotasun gisa izeneko lan honetan, eta diogun bezala, guztietan literatura bera da ardatza. Idazlea izateaz gain, Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea ere bada Iban Zaldua.

Literaturara + gaixotasuna= gaixotasuna (Roberto Bolaño)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button