LITERATURA

Literaturaren eta futbolaren arteko harremanaz

Gaur berton, azaroak 12,  Athletic Club Fundazioak eta Foru Liburutegiak antolatutako Letrak eta Futbola topaketen bederatzigarren edizioa. Literaturaren eta futbolaren inguruko saioak azaroaren 12, 13, 15, 19 eta 20an izango dira aditu askoren partaidetzarekin, tartean, Simon Kuper, Philippe Claudel, Nacho Carretero, David Goldblatt, Manuel Vilas, Ana Malagón, Enrique Ballester, Anjel Mari Peñagarikano, Xabi San Sebastian eta Laura Ferrero.

Futbolaren eta gizarte garaikidearen arteko harremanaren inguruan arituko dira, ikuspegi eta planteamendu desberdinak oinarri hartuta. Topaketekin batera, irakurzaletasuna sustatzeko ekintza ere programatu da, izan ere Athletic Club Fundazioak hainbat urte daramatza irakurzaletasuna sustatzen Letrak eta Futbola ekitaldietan. Katixa Agirre eta Aixa de la Cruz idazleek idaztitako testuak liburu batean bildu dira. Liburuak doan banatuko dira Bilboko liburu dendetan eta liburutegietan, Letrak eta Futbola topaketak egin aurreko astetik hasi eta topaketak bukatu bitartean. Gainera, Athletic Club Fundazioak 14 eta 18 urte bitarteko pertsonentzako kontakizun lehiaketa bat antolatu du eta Katixa Agirrek eta Aixa de la Cruzek idatzitako sortaren hirugarren ipuina idaztera eta parte hartzera gonbidatzen ditu.

Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian izango dira futbolaren eta letren arteko harremanaren nondik norakoak argitzeko burutuko diren topaketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button