LITERATURA

Literaturaren balioaz

Gaur, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Julia Otxoa eta Edurne Portela idazleak elkartuko dira Eztabaidak Literaturarekin ekimenaren barruan,  literaturaren erabilgarritasunaz berba egiteko. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Bilboko Udalaren ekimenak, Julia Otxoa eta Edurne Portela idazleak elkartuko ditu gaur, ekainaren 12an, ¿Para qué sirve la literatura? izenburua izango duen topaketa batean, zeina José Blanco poetak moderatuko duen. Topaketan bi idazleak literaturak pertsona eta gizarte mailan duen balioaz mintzatuko dira.

Gaurko saioak genero desberdinak lantzen dituzten bi euskal emakume idazle bilduko ditu. Bat, Edurne Portela, gehiago aritzen da saiakeran, eta bestea, Julia Otxoa, gehiago poesia esperimentalean eta objektualean. “Biek, literaturaren balioa edo erabilgarritasuna argitzen ahaleginduko den solasaldian arituko dira, egileen ikuspuntu pertsonalagotik baina baita gizarte mailatik ere, gehiegizko informazioak, abiadurak eta kultur produktu asko Internet bitartez kontsumitzen diren esparru kolektiboak eta publikoak markatutako une honetan”.

Edurne Portelak (Santurtzi, 1974) Estatu Batuetan gauzatu du bere ibilbide profesionala, eta bertan Literatura Hispaniarrei buruzko doktoretza egin zuen. Julia Otxoa (Donostia, 1953), bere aldetik, poeta, narratzaile eta artista plastikoa da, Estatuan mikro-kontakizun generoa finkatu zuten gazteen belaunaldiko kidea, eta bere lanean zenbait korronte artistiko hautematen dira, surrealismoa, existentzialismoa eta arte plastikoak orokorrean. Poesian, narrazioan eta umeentzako narrazioan argitaratutako 30 liburu baino gehiago bildu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu