LITERATURA

Literatura Unibertsala osatzeko “Itzulpen Lehiaketa”

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu zuen martxoan EIZIE elkarteak, eta orain, aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, epaimahaiaren erabakia jakinarazi da. Maialen Berasategik (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Juan Garziak (EIZIEk izendatua) osatu dute epaimahaia.

Hala, Idoia Santamaría Urkaregik Ingebor Bachmannen Simultan lana itzuli ahalko du, eta Olatz Prat Aizpuruk gauza bera egin du Ngugi wa Thiong’o-ren Dreams in a Time of War obrarekin.

Obrak osorik itzultzeko epea 2019ko apirilaren amaiera izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button