IKUS-ENTZUN

Huhezinema martxan da

Atzo hasi zen Huhezinema Mondragon Unibertsitateko ikasleen film laburren jaialdiaren bederatzigarren edizioa, eta antolatzaileek iragarri dutenez, “hitzaldiak, filmen emanaldiak nahiz sari banaketak izango dute lekua hiru egunetan zehar”.

Hala, gaur bertan, 14:30etatik 17:30era, Mondragon Unibertsitateko ikasleen eta Basque Culinary saileko pelikulen saioa izango da. “Ikasleen sailera Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko maila guztietako ikasleen lanak jaso ditugu, 12 guztira”.

Jaialdiaren azken egunean, lehiaketaren finalisten lanekin osatutako emanaldi interesgarria izango da, 17:00etan.
Film hauexek pantailaratuko dira: Bere bizitzako bat (Aitor Gametxo), Break in (Mikel Aristregi eta Jose Bautista), Cenizo (Jon Mikel Caballero), Dantzariak (Axier Salazar), Duellum (Tucker Dávila Wood), Hartz txiki (Uraitz Doubies), I said I would never talk about politics (Aitor Oñederra), Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón), Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera) eta Napoleón y yo (Ander Duque). Sari banaketa ere egun horretan egingo da.

Informazio gehiago: huhezinemajaialdia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button